Lege Oharra

LEGE OHARRA

Web orri honen jabea BADEGI ASESORES, S.L.P. da, B75074617 IFZ duena, egoitza ANTONIO Mª LABAIEN, 14 5.D, 20009-Donostian duena eta GIPUZKOAko Merkataritza Erregistroan inskribatua dagoena (2582 Liburukia, 0 Liburua, 2. Inskripzioa).

Edozein kontsulta edo proposamen egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan e-mail honen bidez: badegi@badegi.com

Web orri hau Espainian aplikagarria den araudian oinarritzen da, eta araudi horren mende daude orri hau erabiltzen duten espainiar nahiz atzerritar guztiak.

ERABILTZAILEA doan sar daiteke gure web orrian, unean-unean indarrean dauden ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK irakurri eta osorik eta berariaz onartu ostean. Arren eskatzen dizugu baldintzok arretaz irakurtzeko.   ERABILTZAILEAK, gure ataria eta bertako edukiak eta zerbitzuak erabiltzen dituen unean, erabilera baldintza orokorrak berariaz onartzen eta betetzen dituela joko da.   Erabiltzailea ez balego ados erabilera baldintza hauekin, atari hau erabili eta haren bidez jarduteari utzi beharko dio.

Edozein unetan gure webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa alda dezakegu, bertako zerbitzuak areagotu edo murriztu ditzakegu, eta gune hau eta eskaintzen ditugun zerbitzuak eta edukiak Saretik kendu ere egin ditzakegu, alde bakarreko erabaki gisa eta aldez aurretik jakinarazi gabe.

 

A. JABETZA INTELEKTUALA

Eduki, testu, irudi, marka eta iturburu kode guztiak gureak dira (edo, hirugarrenenak izan arren, haiek ustiatzeko eskubideak eskuratu ditugu), eta guztiak Jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideek babestuta daude.

Erabiltzaileak era pribatuan baino ezin ditu erabili, irabazi asmorik gabe, eta berariazko baimena behar du haiek aldatu, erreproduzitu, ustiatu, banatu edo haien titularrarena den edozein eskubide gauzatzeko.

B. SARBIDE BALDINTZAK

Gure web orria doan da, eta ez dago harpidetu edo erregistratu beharrik.

ERABILTZAILEAK datu pertsonalak bidaltzen dizkigunean, gure pribatutasun politika berariaz onartzen duela joko dugu.

Erabiltzailea fede onez eta ordena publikoaren arauak eta Erabilera Baldintza Orokor hauek betez sartuko da gure web orrian.   Erabiltzailea gure web orrian sartzen denean, berea baino ez da izango erantzukizuna, eta horren ondorioz hirugarrenek edo guk kalteak eta galerak jasango bagenitu, ardura berea izango da.

Gure web orrian egon daitezkeen esteken bidez erabiltzaileak beste web orri batzuetara sar daitezke, eta ezin ditugunez webgune horietako informazioa, edukiak eta zerbitzuak kontrolatu, erabiltzaileei jakinarazten diegu ez dugula inolako erantzukizunik hartuko gure gain web orri horiek erabiltzearen ondorioz jasan ditzaketen kalte eta galerak direla eta, gure enpresarekin zerikusirik ez badute.

C. PRIBATUTASUN POLITIKA

Isilekotasuna eta segurtasuna funtsezko balioak dira BADEGI ASESORES, S.L.P.-n eta, ondorioz, uneoro erabiltzailearen pribatutasuna bermatzeko eta beharrezkoa ez den informaziorik ez biltzeko konpromisoa hartzen dugu.   Jarraian, gure Pribatutasun Politikari buruzko informazioa emango dizugu, biltzen ditugun datu pertsonalen inguruan. Honako hauek azalduko dizkizugu:

  •  Nor den zure datuen tratamenduaren arduraduna.
  •  Zer helbururekin bilduko ditugun datu horiek.
  •  Zer legitimazio dugun datu horiek tratatzeko.
  •  Zenbat denboraz gordeko ditugun datuak.
  •   Nori jakinaraziko dizkiogun zure datuak.
  •  Zer eskubide dituzun.
  1. ARDURADUNA:   ikusi datuak goiburuan.
  1. Harremanetarako inprimakiaren bidez bidalitako datuen tratamenduaren HELBURUAK, LEGITIMAZIOA ETA KONTSERBAZIOA:

Harremanetarako Inprimakia.

Helburua:   Gurekin harremanetan jartzeko eta zure informazio eskariei erantzuteko bide bat eskaintzea, eta gure produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko jakinarazpenak bidaltzea, baita bide elektronikoetatik ere (posta elektronikoa, SMSa, WhatsApp-a), onartzeko laukitxoa markatzen baduzu.

Legitimazioa:   Erabiltzailearen baimena, harremanetarako inprimakiaren bidez informazioa eskatzen digunean eta informazioa bidaltzea onartzeko laukitxoa markatzen duenean.

Kontserbazioa:   Gure inprimakiaren bidez edo posta elektronikoz zure eskaerari erantzun ondoren, tratamendu berririk sortu ez badu, eta merkataritza informazioa bidaltzeko baimena eman badu, erabiltzaileak baja eskatu bitarte.

Mezu elektronikoen bidalketa.

Helburua:   Zure informazio eskariei, eskaerei eta kontsulta edo zalantzei erantzutea.    Zure Curriculum Vitae-a jasotzen badugu, zure datu pertsonalak eta curriculumekoak gure datu baseetan gorde ditzakegu, orain edo etorkizunean egin ditzakegun hautaketa prozesuetan parte hartzeko.

Legitimazioa:   Erabiltzailearen baimena, helbide elektronikoaren bidez informazioa eskatzen digunean edo bere datuak eta CVa bidaltzen dizkigunean gure hautaketa prozesuetan parte hartzeko.

Kontserbazioa:   Zure eskaerari posta elektronikoz erantzun ondoren, tratamendu berririk sortu ez badu.   Zure CVa jasotzen badugu, zure datuak urtebetez gorde ahalko ditugu gehienera jota, etorkizunean egin ditzakegun hautaketa prozesuetarako.

Zure datu pertsonalak guri emateko betebeharra eta hori ez egitearen ondorioak.

Datu pertsonalak emateko gutxienez 14 urte izan behar dira edo, hala dagokionean, kontratatzeko gaitasun juridiko nahikoa izan behar da.

Eskatzen ditugun datu pertsonalak beharrezkoak dira zure eskaerak kudeatzeko, erabiltzaile gisa erregistratzeko edota kontratatu dituzun zerbitzuak eskaintzeko; hortaz, datu horiek ematen ez badizkiguzu, ezin izango dizkizugu behar bezalako arreta eta eskatu dituzun zerbitzuak eskaini.

 Nolanahi ere, guretzat gordetzen dugu zure datu pertsonalak eta gainerako informazioa gure datu baseetan sartuko ote dugun erabakitzeko eskubidea.

  1. ZURE DATUEN HARTZAILEAK.

Zure datuak isilekoak dira eta ez dizkiegu hirugarrenei emango, non eta ez gauden legez derrigortuta.

  1.  ZURE DATU PERTSONALEN INGURUKO ESKUBIDEAK

 Edonork eta noiznahi, datuak tratatzeko baimena atzera bota dezake.   Baimen hori atzera botatzeak ez du eraginik izango harpidetza-kontratuaren edo aldez aurretik sortutako harremanen gauzapenean.

 Erabiltzaileak eskubide hauek ere izango ditu:

  • Datuetara sartzeko edo zuzenak ez diren datuak zuzendu daitezen eskatzeko eskubidea.
  • Datuak ezaba daitezen eskatzeko eskubidea, besteak beste datuak jada ez direnean beharrezkoak haiek biltzeko izan ziren xedeetarako.
  • Baldintza jakin batzuetan datuen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea, egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik.
  • Datuak eramateko eskaera egiteko eskubidea, araudian aurreikusitako kasuetan.
  • Araudi aplikagarrietan aurreikusten diren beste eskubide batzuk.

Non eta nola eskatu zure Eskubideak:   Arduradunari bere posta helbidera edo helbide elektronikora (A atalean adierazi dira) bidalitako idazkiaren bidez, “Datu Pertsonalak” erreferentzia adierazita eta zer eskubide eta zer datu pertsonalen inguruan gauzatu nahi den zehaztuta.

Erabiltzailea eta enpresa ez badira ados jartzen datu pertsonalen tratamenduaren inguruan, erabiltzaileak erreklamazioa aurkez dezake Datuak Babesteko Agentzian (www.agpd.es).

  1. DATU PERTSONALEN SEGURTASUNA

Zure datu pertsonalen segurtasuna zaintzearren, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolakuntzako guztiak hartu ditugula, inork zure datuak baimenik gabe aldatu, galdu, erabili edo tratatu ditzan saihesteko.

  1. ZURE DATUEN EGUNERAKETA

Zure datu pertsonalak eguneratuta egon daitezen, garrantzitsua da zuk haietan gertatutako edozein aldaketaren berri ematea guri; hala egiten ez baduzu, datu horien egiazkotasun falta ez da gure erantzukizuna izango.

Gure web orrian dauden esteken bidez hirugarrenei zure datu pertsonalak ematen badizkiezu, ez dugu datu horien inguruko pribatutasun politikaren ardurarik hartuko gure gain.

Pribatutasun Politika hau aldatu egin daiteke gure web orrian egindako aldaketetara egokitzeko, eta baita datu pertsonalen inguruko legedia edo jurisprudentzia aldatzen direlako ere; hortaz, web orri honen bidez zure datuak ematen dizkiguzun bakoitzean politika hau irakurtzeko eskatzen dizugu.

D. ERANTZUKIZUNAK

Web orri hau erabiltzailearen esku jartzen dugunean, kalitatezko zerbitzua eskaini nahi diogu, arreta handiarekin jokatuta zerbitzu horiek eskaintzeko orduan eta baliabide teknologikoak erabiltzeko garaian.   Dena den, ez dugu erantzukizunik hartuko gure gain erabiltzailearen sistema informatikoan kalteak eragin ditzaketen birusak eta bestelako elementuak direla eta.

Ez dugu bermatzen zerbitzua etenik gabe eskainiko denik.

ERABILTZAILEAK debekatuta dauka gure sistema informatikoetan gehiegizko funtzionamendu gainkarga eragingo duten ekintzak gauzatzea gure atarian, eta baita gure web orriaren ohiko funtzionamendua galaraziko duten edo, azken batean, gure sistema informatikoetan kalteak eragingo dituzten robotak edo softwareak instalatzea edo birusak sartzea.

ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du gure web orriaren erabilpenetik datorren erantzukizun osoa.

ERABILTZAILEAK aitortzen du gure atariko erabilera baldintzak ulertu dituela eta nahikoak direla haietan errakuntzarik ez egoteko, eta, beraz, osorik eta berariaz onartzen ditu.